Kubatar festa bat eta Zumba ikastaroa prestatu du Baisalak

Maiatzaren 27an, ostiralean, Laudioko Gazela aretoan festa kubatar bat antolatuko du Baisalak. 22:30etik aurrera izango da eta Ernesto Miari arduratuko da girotzeaz. Gauean zehar tailerrak, gurpilak eta animazio bereziak egongo dira.

Halaber, ekaineko larunbat guztietan, hau da, 4ean, 11n, 18an eta 25ean dantza elkarteak Zumba ikastaro trinkoa eskainiko du. Saioak goizeko ordutegian izango dira, 10:00etatik 11:00etara, Gardean elkarteak dituen lokaletan. Parte hartu nahi duten bazkideek 25€ ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 30€.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.