Kudeatu zure udal izapideak online

Herritarrentzako arreta zerbitzua 8:00etatik 14:30era egongo da zabalik

Laudioko Udalak, ahal den neurrian, online kudeaketak egitera animatzen ditu herritarrak, eta ezinbesteko diren kasuetan soilik bertaratzea.

Kudeaketak 010 telefono-zenbakiaren bidez egin daitezke edota email baten bidez laudio@laudio.eus helbidean. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez ere aurkez daitezke udalaren webgunean: www.laudio.eus

Edukiera mugatua izango da, higiene- eta osasun-neurriak eta erabiltzaileen eta zerbitzuko arreta-langileen arteko segurtasun-tarteak errespetatuz, baita musukoaren derrigorrezko erabilera ere.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.