Kultur espazioen mapa sortzeko ekimen kolektiboa

Laudioko Udalak, SOS Lamuza Parkearekin elkarlanean, prozesu parte-hartzaile bat jarriko du martxan gaur egun existitzen diren kultur guneen eta etorkizun batean horretara bideratu daitezkeen espazioen mapa bat sortzeko. Proiektua urriaren 25ean hasiko da bilera batekin. Egun horretan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak arte Kultur Etxean kirol eta kultur elkarte guztietako ordezkariak elkartuko dira, burutuko den azpiegituren eztabaida prozesuan parte hartzeko. Urtarrilaren 11ra arte luzatuko da.

Halaber, ekimen horren ekintza nagusia azaroaren 19an izango den Mapa sortzeko Ekintza Kolektiboa izango da, zeinetara Laudioko herritar guztiak gonbidatuta dauden.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.