KULTURA EGITEKO IRRIKAN

Laudioko bizitza kulturala sustatu nahi dugu. Horretarako lehen pausoa Azaroaren 19an kirol eta kultur ekintzen MAPA bat sortzea izango da. Elkarte, lagun-talde edota pertsona bakoitzaren jarduerak eta beharrak jaso nahi ditugu bertan. Datu horiek kulturaren inguruko baliabideak antolatzeko lagungarri izango zaizkigu aurrerantzean, horregatik, oso garrantzitsua da mapa horretan jarduera eta leku guztiak jasotzea, eta baita etorkizunerako pentsa ditzakegunak ere.

Parte hartu Laudioko Kultur Etxetik pasatuz Azaroaren 19an 10:00ak eta 17:00ak bitartean.

Han zure ideiak, jarduera, lekua, proposamena edota ametsak apuntatu. Paperean edo on-line.

+info: Atxikiturik eta www.sosparkea.com web gunean.

SOS LAUDIOKO LAMUZA PARKEA

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.