
2020ko ekainaren 19a, ostirala. Uztailean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berriak egingo dira, goizez eta arratsaldez. Parte hartzeko Interneterako konexioa baino ez da behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Plangintza:
- Uztailak 2, 18:00-19:00: Erosi etxetik irten gabe / Gaztelaniaz
- Uztailak 7, 18:00-19:00: Gauzen Interneta / Euskaraz
- Uztailak 9, 11:00-12:00: Heziketa eta segurtasuna Interneten / Gaztelaniaz
- Uztailak 14, 11:00-12:00: Zure diru-zorroa Smartphonean / Euskaraz
- Uztailak 16, 18:00-19:00: Zure ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu / Gaztelaniaz
- Uztailak 21, 18:00-19:00: Ezagutu Streaming plataformak / Euskaraz
- Uztailak 23, 11:00-12:00: Android sekreturik gabe / Gaztelaniaz
- Uztailak 28, 11:00-12:00: Azken gailu teknologikoak ezagutu / Euskaraz
- Uztailak 30, 18:00-19:00: Murgildu errealitate birtual eta areagotuan / Gaztelaniaz
Zuzeneko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzue https://www.kzgunea.eus/eu/kzguneko-zuzeneko-hitzaldiak
[argazkia]