
Laudio Kzguneko ordutegia apirilan 9.00etatik 13.00etara izango da. Apirilaren 8tik 17ra eta 28an itxita egongo da.
- Mekanografia. Ikasi hutsetik
Ikastaroa apirilaren 20tik 24ra emango da 11:00etatik 13:00etara.
10 orduko ikastaroa. Mekanografia ikasi nahi duzu? Ikastaro honetan, hasieratik eta oinarrizkoenetik ikasiko dugu mekanografia, teklatuari etengabe begira egon gabe tekleatzeko eta teklatua erraz erabiltzeko trebetasuna eskuratu arte.
- Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
Ikastaroa apirilaren 29an eta 30ean emango da 11:00etatik 13:00etara.
4 orduko ikastaroa. Zure etxeko lasaitasunetik erosketak eta ordainketak erosotasunez egiten ikas ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Zalando… bilatu, aukeratu eta konparatu online-salmenta eskaintzen duten web orriak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Paypal, PaySafe… online erosteko erabili lasai.