
Laudioko liburutegiak, udalerriko beste instituzio batzuen lankidetzarekin, “Laudio Barrendik” deituriko udal fondoaren digitalizazio prozesua martxan jarriko du. Egitasmo honen bitartez, udalerriko ondarea zabaldu nahi da, izan ere digitalizatutako dokumentuak askatasun osoz kontsultatzeko aukera izango baita Liburuklik plataformaren bitartez (Euskal Liburutegi Digitala) eta osterantzean Europeana, europar liburutegi digitalaren bidez.
Laudioko egile gehien parte har dezaten, udal liburutegiak deialdi berezia egin nahi du proiektu honetan parte hartzeko interesa duten sortzaileei, liburutegiarekin harremanetan jar daitezen.