La Milagrosa Ikastetxeak bokazio zientifiko- teknologikoa sustatzen du neskeen artean

La Milagrosa Ikastetxeko 6.mailako ikasleek “Inspira Steam” Deustuko Unibertsitateak sustatu duen proiektuan parte hartu dute. Helburua izan da gazteak sentsibilizatzea emakumeek arlo zientifiko- teknologikoan duten errealitateaz, eta arlo horien inguruan interesa edo kezka duten neskei laguntzea bereziki.

Proiektu honek nesken artean bokazio zientifikoteknologikoa sustatzen du. Gainera, proiektuak honako gai hauen inguruan kontzientziatu nahi ditu neskak eta mutilak: emakumeak zientziaren eta teknologiaren munduan duen garrantzia, emakumeen kolektiboak arlo horietan jasaten dituen desberdintasunak eta arlo zientifiko-teknologikoko lanbideek gizartearen hazkundeari eta aurrerapenari begira duten eragina.

Sei lan saiotan zehar hainbat gai jorratu dituzte, hala nola inguratzen gaituzten estereotipoak, lana edo emakumeak eta zientzia historian zehar. Topaketa horien bidez zientzia eta teknologiako lanbideei buruzko zalantzak eta eragozpenak uxatzen, horien motibazioak argitzen eta autoestimua finkatzen lagundu nahi izan da, bide profesional horri ekiteko, hala nahi izanez gero.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.