La Milagrosa Ikastetxeko ikasleek La Caixak bultzatutako erronka BeCritical lehiaketa irabazi dute

2020ko maiatzaren 22a, ostirala. Nahia Rodríguez, Leire Ortiz, Ane Murga eta Jone Muguruza dira La Caixak antolatutako “Erreto BeCritical” lehiaketa irabazi duen, eta aurten 2000 proiektu baino gehiago aurkeztu diren, Educaixa Erronken parte den taldeko kideak.

La Milagrosa ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasle hauek “Emprende” erronkan eta “BeCritical” erronkan parte hartu zuten, lehenengoan, TDAH duten haurrei zuzendutako App bat asmatu zuten, eta, BeCriticalen, Fake News ospetsuen aurka borrokatu zuten, iturriko urak maskuriko minbizia eragiten duela gezurtatuz. Epaimahaiak bi proiektu horiek aukeratu zituen bi erronken finaletan parte hartzeko, baina COVID-19ren ondoriozko egoera zela eta, horietako baten artean erabaki behar izan zuten finalean lehiatzeko eta, beraz, BeCritical erronkaren alde egin zuten.

Urtero finala Bartzelonan ospatzen den 4 eguneko campusean jokatzen da. Bertan, aukeratutako taldeak elkarrekin bizi dira, tailerretara joaten dira eta beren proiektua hobetzen dute. Erronka bakoitzeko irabazleek AEBetara (New York BeCriticalen kasuan eta Silicon Valley Emprende Erronkaren kasuan) egindako prestakuntza-bidaia bat jasotzen dute sari gisa. Aurten, koronabirusak Campusaren ikuspegia aldatu du eta modu birtualean garatu da. Maiatzaren 5,6 eta 7an 340 ikaslek eta 25 irakaslek parte hartu zuten diziplina guztiak biltzen zituzten lan-jardunaldi trinkoetan: adituek emandako motibazio-hitzaldiak, proiektua prestatzeko saio teknikoak, komunikazio-tailerrak, yoga saioak, besteak beste.

Aurten, uztailean AEBetara egingo diren bidaiak bertan behera utzi behar izan dituzte, eta taldeko kide bakoitzarentzat ordenagailuek ordezkatu dute saria.

Proiektua prestatzeko hilabeteetan ikasitako guztia eta Campusa bera laburbildu zituzten 4 gazteek bideo batean, eta aditu ospetsuen laguntza izan zuten:

Bideoa

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.