La Unión eta Tunel tabernek irabazi dute Pintxo Lehiaketa

Laudioko zortzigarren pintxo lehiaketak baditu irabazleak. Epaimahai teknikoaren arabera, lehen saria La Unión tabernarentzako izan da, Haitzulo taberna eta Tunel jatetxearen ondotik. Barra onenaren sari berezia La Avenida tabernari eman diote.

Herritarrek osatutako epaimahaiak, berriz, edizio honetako irabazletzat honakoak jo ditu hurrenez hurren: Tunel, Lauri Berria eta Haitzulo. Tabernaz taberna aurtengo lehiaketan dastatzaile lanetan aritu diren herritarrek, ordea, barra onena Lauri Barriarena dela erabaki dute. Zorionak!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.