Laia Aiaraldeak bere bosgarren programa kaleratu du

Hemen da Laia Aiaraldearen bosgarren programa, emakumeen berdintasun eta ahalduntzerako Arabako Lurralde Sarea. Urte amaierara arte, Aiarako koadrila osatzen duten udalerriek hainbat jarduera hartuko dituzte, berdintasunezko gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko.

Laudiok hartuko duen lehen ekitaldian Irantzu Varela kazetariak parte hartuko du eta “(Ya no) Soy esa” liburua aurkeztuko du. Topaketa azaroaren 16an izango da arratsaldeko 18:30ean Laudioko Kultura Etxean. Horrez gain, hiru bideo-forum eta mahai-inguru bat ere izango dira. Nahiz eta 50 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dagoen, interesa duen orok parte hartu dezake.

Gainerako jarduerak dokumentu honetan jasotzen dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.