Lanbidek langabeentzako doako ikastaro berriak eskainiko ditu

Enpresa berri bat sortzeko gakoak emango dituen ikastaroa eskainiko du Lanbidek urriaren 19tik 30era, 9:30etik 13:30era arte. Bertan ikasi ahalko da merkatuaren analisia, sare sozialetako marketina, alderdi fiskalak edota analisi ekonomikoa egiten. Kurtsoa negozio bat zabaldu nahi duten langabeei zuzenduta dago eta izena-ematek Laudioko Lanbideko bulegoetan eta www.lanbide.euskadi.eus web gunean egin daiteke.

Bestalde, irailetik aurrera Euskal Enplegu Zerbitzuak langabeei zuzendutako beste bost ikastaro eskainiko ditu. Honako hauek izango dira: igotzeko orgatila eta plataforma jasotzaile mugikorren langile operadorearen ikastaroa, zubi-garabia maneiatzeko kurtsoa, makinari izateko ikastaroa eta jendaurrean arreta zerbitzua eskaintzeko, kutxazaina izateko eta produktuak jartzeko langilea izateko kurtsoa. Informazio gehiago horrela lortu daiteke: Tokiko Garapenerako Agentziara bertaratuaz, 94 403 49 80 telefonora deituaz edota garapenagentzi@laudiokoudala.net helbidera idatziaz.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.