LANDALUR ETA HIRILUR ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA 2019

Arabako Foru Aldundiak 2019 urteko Laudioko landalur
eta hirilur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren errolda,
onartu du.
Honako zergen ordainketa epea, borondatezko aldian,
2019ko urriaren 17 egunetik 2019ko abenduaren 17
egunera arte, biak barne, izango da.
Helbideratuta dauden erreziboak 2019ko azaroaren 18
egunean kobratuko dira
Zerga honen ordainketa helbideratuta ez dutenek, ordaindu
ahal izango dute Kutxabank, Laboral Kutxa eta
Nafarroako Caja Ruraleko bulegoetan, ohiko ordutegian,
etxean jasoko duen Kutxatik bidalitako ordain-agiri
bakarra aurkeztuz. Erreziborik ez bada jaso ala jasotakoa
galdu bada, erreziboaren ale bikoiztua eskatu Herriko
Etxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Herriko
Plaza – behea ezkerrean.
Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, ordaindu
barik geratu diren erreziboak derrigorreko
behartze-bidezko kobrantza prozeduran sartuko dira berez
automatikoki eta ordaindu beharreko zenbatekoari gehitu
beharko zaizkio legeetan erabakitako gainkarguak,
berandutza-korrituak eta, hala dagokionean, sor litezkeen
berandutza eta behartze-bideagatiko kostuak.
Errekurtsoen ezarpenak eta atzerapen edo/eta zatiketaren
ordainketaren eskaerek ez dute eteten, haiek bakarrik,
borondatezko epea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.