
Tokiko Garapen Agentziak langabeei zuzendutako hainbat doako ikastaro eskainiko ditu. Aurkeztutako tailerretatik bakarrean apuntatu ahalko da. Horretarako epea irailaren 21ean 8:00etan zabalduko dute, eta hilaren 30ean 11:00etan itxiko da. Urriaren 9an 10:00etan egingo den zozketa publikoan banatuko dira plazak, Laudioko Garapen Agentzian bertan. Onartutako pertsonek lan egoera zehazten duen Lanbideko ziurtagiria aurkeztu beharko dute. Informazio gehiago: Laudioko Tokiko Garapen Agentzian, 94 403 49 80 telefonoan edo garapenagentzia@laudio. eus helbidean
Izena | Ordutegia | Datak |
Orgatila jasotzaileak maneiatzeko operadorea | 08:30-13:30 | Urriaren 19tik 23ra |
Zubi-garabiko operadorea | 08:30-13:30 | Urriaren 26tik 30era |
Pertsonen plataforma jasotzaile mugikorren langile operadorea | 09;00-13:00 | Azaroaren 2tik 4ra |
Atzerako hondeamakina eta dumper operadorea | 09:00-14:00 | Azaroaren 4tik 13ra |
Apalak betetzea, kutxa zaintzea eta jendea artatzea | 09:00-14:00 | Azaroaren 16tik abenduaren 7ra |