Lankidetza-hitzarmena: komunikazioak EAEko Administrazioari

2020ko maiatzaren 27tik aurrera, Laudioko Udalaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena indarrean jarri da, lau urterako, Laudioko Udalaren Erregistroan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak aurkezteko.

Hitzarmenaren helburua da Laudioko Udaleko erregistroetan EAEko Administrazioari eta nortasun juridiko propioa duten zuzenbide publikoko erakundeei, hari lotutakoei edo haren mendekoei, zuzendutako eskabideak, idazkiak eta komunikazioak aurkezteko aukera ematea herritarrei.

Erregistroetan sartzeko data baliozkoa izango da interesdunek epeak bete ditzaten, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

Hitzarmen hau, 2020ko maiatzaren 13an iraungi zena ordezkatzen duena, www.laudio.eus udal webgunean dago eskuragarri.

https://drive.google.com/file/d/1moAHa4TN4V2lhI1zMAjkdT5lTHB9XqS1/view

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.