larunbatean, Iruran, jokaturiko finaletan laudioko Herriaren eta Hernai gailendu ziren Trinketeko EH Ligan

Jardunaldia gaztetxo mailan Yuste eta Amondoren partidarekin hasi zen Andoiango Gazteleku taldeko Huitzi eta Etxeberriaren kontra. Partida erakargarria izan zen oso, gipuzkoarrak oso gogor hasi baitziren 12-2, 16-4 eta 22-9ko partzialak eginez, baina Laudioarrek ez zuten etzi eta gora egin zuten. 25-22 hurbildu ziren eta aurrea hartu zuten 28-29an. 31Na zeudela partidak oraindik ez zuen jabe garbirik, baina Herriarenekoek behetik gora etorrita 32-40 gailendu zitzaizkien Andoaindarrei.

Bigarren partidan, Endika Arizmendik ez zion aukerarik eman Asier Fernandez de Zuazori. Eta hasierako 1eta 21 partzialak partida erabat erabakita utzi zuen.

ESKUZ BINAKA GAZTETXOAK:
GAZTELEKU (HUIZI-ETXEBERRIA): 32
HERRIAREN (YUSTE-AMONDO): 40

ESKUZ BANAKA GAZTEAK:
HERRIAREN (FERNÁNDEZ DE ZUAZO): 4
HERNANI (ARIZMENDI): 35

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.