Laudio avanza en la apertura inmediata del matadero municipal

Laudiok aurrera egin du udal hiltegia berehala irekitzeko prozesuan

Duela zenbait astetik hainbat jarduketa ari dira egiten instalazioetan, 100.00 eurotik gorako inbertsioarekin  

 Aurrekontu partida horrek, egungo gobernu taldeak zentroaren jarduera ahalik eta azkarren berreskuratzeko duen konpromisoari erantzuten dio

 Datozen asteetan, Laudioko udal hiltegia bere ohiko jarduera berreskuratzen hasiko da, bertako instalazioak eta makinak eguneratzeko xedez bertan egiten ari diren esku-hartzeen ondoren.

Aldian behin Nerbioi ibaira isurtzen ziren odol hondakinen arazoa konpontzeko Uraren Euskal Agentziatik (URA) jasotako agindeiaren ondorioz abuztuaren 7an hiltegia itxi behar izan zenetik, gobernu taldearen lehentasun nagusietakoa ahalik eta azkarren berriro ireki ahal izateko lan egitea izan da.

Horretarako, “irailaren erdialdetik, udal brigadetako langileak, beste enpresa batzuekin batera, eguneratzea behar zuten hiltegiko instalazioen egokitzapen eta zaharberritze lanetan ari dira”, adierazi du Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak.

Jarduketak egin dira saneamendu sarea, ur zikinak eta euri-urak modu ordenatuan bereizteko, Udalaren baliabide propioak erabiliz, eta zenbait kolektore eta kutxeta aldatuz.

Halaber, teilatuko forjatuen konponketa partziala kontratatu da, elementu batzuek, solibek, besteak beste, korrosioaren eragina baitzuten, eta zartatuta zeuden. Lan horiek 22.000 euro inguruko gastua eragin dute.

Beste alde batetik, “sakrifikatutako piezak eskegiteko eta barrutik leku aldatzeko errailak eusten dituen metalezko estruktura osoaren tratamendua kontratatu da, eta enpresa beraren esku utzi da horma eta lurzoru guztiak horrelako instalazioetarako egokiak diren estaldura bereziekin tratatzeko lana”, adierazi du Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak. “Hobekuntza horrek 43.000 euroko inbertsioa eskatu duela” gehitu du.

Iturgintza instalazioaren konponketa partziala ere kontratatu da, orain artekoak zenbait ihes baitzituen, eta odola biltzeko harraska instalatu da. Ponpaketa sistemarekin batera, sakrifizioetatik jasotako odola depositu eramangarrietan metatzeko aukera emango du, ondoren kudeatzaile baimenduak kudea dezan.

Sakrifiziorako boxaren aldaketa

Animalien sakrifizioa egiten den lekua eguneratu behar zen, osasun sailak eskatzen duen arautegia bete ahal izateko. Hori dela eta, aldatu egingo da. Dena den, lan horren gastua zerbitzuaren esleipendunak hartuko du bere gain.

Lazareto aretoaren hobekuntza ere egiten ari da, eta baita animaliak egoten diren beste areto batzuena ere. Horrez gain, barrualdea egokitzeko eta hobetzeko lan txikiak ere ari dira egiten, saneamendu sarearen garbiketa edo hobi septikoaren hustuketa, besteak beste. Lan horiek udal brigadek egiten dituzte. Era berean, hiltegiko 7 hozkailuetako bat ere konponduko da, kamioiak kargatzeko kaitik gertuen dagoena, garrantzitsuenetako bat.

“Laudioko Udaletik balioan jarri eta eskertu nahi dugu egin gabe zeuden gainerako ekintza guztiak egin ahal izateko Eusko Jaurlaritzaren aldetik gai honen inguruan jaso ditugun erakundeen arteko lankidetza eta laguntza. Horien artean, ahalik eta azkarren diseinatu eta ezarriko den garbiketa sistema berritzailea sortzea dago, orain arte gertatzen zen bezala odola ibaira isuri ez dadin”, esan du Joseba Amondok amaitzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.