Laudio eta Etiopia, elkarrekin korrika berriz

Apirilaren 17an, igandean, Laudiok ‘In Real Time Run with Ethiopia’ lasterketaren bigarren edizioa hartuko du, Abay Nilo Azul GKEaren eskutik. Egun berean bi atletismo proba izango dira, Etiopiako Walmara inguruan elkarteak martxan duen haur zein helduen alfabetatze hezkuntza programara bideratuta egongo den diru-bilketan laguntzeko.

Laudio Atletismo Klubak 10:00etan jarriko du lasterketa nagusia martxan, herriko erdigunetik 10 kilometroko ibilbidea izango duen zita. Aldi berean egingo dute korrika ekimenarekin bat egiten duten beste tokietan zein Walmaran. Horretaz gain, egun horretan “Etiopiaren aldeko Familiarteko II. lasterketa solidarioa” ere ospatuko da, haur zein nagusiei zabalik egongo den 1,500 metroko lehiarik gabeko ekimena. Sasoian ez daudenei ere parte hartzeko gonbita luzatu die antolakuntzak, ibilbidea paseoan ere egiteko aukera egongo da eta. Parte-hartzeko interesa dutenek www.sailkapenak.com webgunean eman dezakete izena.

Halaber, egun berean, Abay Nilo Azul GKEak hainbat ekintza egingo ditu Laudion. Izan ere, bigarren eskuko produktuak eta joskera eskolan egindakoak saltzeko denda solidarioa jarriko dute. Jardunaldiaren inguruko informazio

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.