Laudio gorriz jantziko da Sortzetiko Kardiopatien Nazioarteko Egunean

Datorren otsailaren 14an, Udalak kolore horretako fatxada argiztatuko du, Bihotzez Elkarteak bultzatutako auzia babestu ahal izateko

Sortzetiko kardiopatiak bihotzeko malformazioak dira eta jaioberrien %1ari eragiten diete; gaixotasun hau da gizartean eragin handiena duena. Horregatik, Bihotzez Elkarteak, sortzetiko kardiopatia duten haur eta gazteei laguntzen dien Euskadiko elkarteak, otsailaren 14, sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna baliatu nahi du gaitz hau ezagutzera emateko.

Bihotzez elkartetik azaldu nahi dute sortzetiko kardiopatiak ez direla, soilik, bihotzeko arazo bat; gerora ere, eragin handia izan dezaketela haurraren bizitzako alor askotan: emozionalki, gizartean, familia-alorrean edo garapen neurologikoan eragin diezaioke kardiopatiarekin jaio den haurrari.

Jaiotzear dagoen haurrak sortzetiko kardiopatia bat duela jakin eta jaio bezain laster, ebakuntza egin beharko diotela entzuteak errreakzio-soka luzea eta ezberdina ekar lezake gurasoengan: ezin-ulertzea, mina, tristura, erruduntasuna, galtzeko beldurra, informazio-falta, etab. Horregatik eskaintzen du Bihotzez elkarteak laguntza psikologikoa, neuropsikologikoa eta baita arreta soziala ere, bizitzako une ezberdinetan dauden eta horrelako kasuren bat etxean duten familientzako.

Eta eragin handia izanagatik ere, oso ezezaguna den gaitza da;  horregatik ezagutzera eman eta ikusgarriago egiteko ospatuko da otsailaren 14ean “Sortzetiko kardiopatien nazioarteko eguna” eta egun horretan gorriz argiztatuko dira eta pankartak jarriko dituzte hainbat herritako zenbait eraikinetan:

  • Laudio: udaletxearen fatxadako argiztapena
  • San Mames:   Estadioa  argiztatuko  dute 20:00etatik 20:30tara eta argazki bat proiektutako dute kanpoko pantailan
  • Gurutzetako ospitalea: eskailera argiztatuko dute
  • Barakaldo: Herriko Plazako ordulariaren argiztatuko dute
  • Portugalete: Pando Aisia kiroldegia argiztatuko dute
  • Urretxu: Areizaga plaza argiztatuko dute
  • Lasarte: Udaletxea argiztatuko dute
  • Zumarraga: Udaletxea argiztatu eta pankarta bat jarriko dute
  • Zarautz: Pankarta bat jarriko dute udaletxean
  • Tolosa: TOPIC eraikina (Txontxongiloen museoa)
  • Errenteria: Udaletxea argiztatuko dute
  • Urbil merkatalgunea: webgunea eta bloga gorriz agertuko dira

Gainera, Bihotzez elkarteak bideo bana egin du, euskaraz eta gazteleraz, gaixotasuna duten haur eta gazteen bizipenak jasoz; bideoan hainbat aurpegi ezagunek ere hartu dute parte. Bideo hauek sare sozialetan zabalduko dira, gaixotasuna ezagutzera eman eta gaiaren inguruan sentsibilizazioa bultzatzeko.

Bizipoza elkarteak ere, sortzetiko kardiopatiei zuzendutako abesti bat sortu du. Xabier Zabala, Nera Ibarzabal eta Xabier Solano musikariek sortu dute kanta eta bideoklipean hartu dute parte Bihotzez elkarteko hainbat familiek. Kanta hau ere sare sozialetan zabalduko da otsailaren 10etik aurrera.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.