Laudio Haraneko toponimia ikerketa

Datorren asteko ostiralean, urtarrilaren 29an, ostiralean, Kultura Etxeko Arraño Aretoan (Etxe Nagusia), Bittor Arbizu ikertzaile laudioarraren “LAUDIO HARANEKO TOPONIMIA IKERKETA” doktore-tesiaren aurkezpena izango dugu. 18:30ean hasiko da eta euskara eta gaztelania tartekatuta burutuko da.

Parte hartzaileak: Jon Iñaki Urkixo Laudioko Alkate-udalburuaren hitzak; Felix Mugurutza, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan (“Garen izenak” gaiarekin) eta, jarraian, Bittor Arbizu, egindako ikerketaren emaitzak azaltzeko. Arbizu doktore berriaren aurkezpena, Juan Manuel Etxebarria Deustuko Unibertsitateko tesi-zuzendariak egingo du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.