
Laudioko Hazik doakoak diren bi ikastaro antolatu ditu. Informazio gehiago eta izen-emateak: 944034980 telefonoan edo enpresetarakolaguntza@laudio.eus helbidean.
Ikastaroa: Oreka eta ongizate integrala
Mindfullness metodologia ezaguna erabiltzen duen oreka eta ongizate integralari buruzko ikastaroa, entrenamendu mentalaren eta kudeaketa emozionala lantzen ikasi nahi dutenentzako.
NORENTZAT: Batez ere, langileentzat.
DATA: Ostegun guztietan, irailaren 24tik aurrera. 8 saio.
ORDUA: 15:00-17:00
LEKUA: Laudio Hazi (Ekonomia Garapen Arloa). Arza Industrialdea. Irukurutzeta z/g.
*Informazio gehiago:
Ikastaroa: Aperitiboak, tapak eta pintxoak tradiziotik azken joeretara
Aperitiboei, tapei eta pintxoei buruzko ikastaroa, beren jarduera profesionala ostalaritza-arloan garatzen ari diren pertsonek ezagutza, trebetasun eta gaitasun profesional berriak eskura ditzaten, zehazkiago, egile-pintxoak, tapak eta aperitiboak egiteko.
NORENTZAT: Ostalaritzaren sektoreko langileak.
DATA: Irailaren 21etik aurrera, astelehen, astearte eta asteazkenetan (21.22.23-28.29.30). Sei klase guztira (18 ordu).
ORDUA: 17:00etatik 20:00etara
LEKUA: Gastronomia Museo ohia. Maistra Elorza kalea 11, Laudio.
*Informazio gehiago: