Laudio Hazik Community Manager buruzko online ikastaro berria eskainiko du

Marketin digitala gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da, eta are gehiago pandemia egoera batean, non fisikoki urrun dagoen bezero batengana iristea benetako erronka bihurtzen  den. Sare sozialen erabilera adimentsu eta ordenatua da, beraz, funtsezkoa enpresa-estrategierako

Hori dela eta, Laudio Hazi-k Community Manager online eta doako ikastaroa antolatu du, Laudioko negozioetarako arlo horretan dauden aukerak aztertzeko eta zuzudenduta, bereziki, marketing, komunikazio eta publizitateko arduradunei eta teknikarie, baita merkataritza- eta salmenta-arduradunei, bezeroarentzako harrera- eta arreta-arduradunei, teknologia berrien, webmasterren eta interneten arduradunei eta zuzendariei edota kudeatzaileei ere.

Ikastaroak 6 prestakuntza-saio izango ditu, azaroaren 24an hasiko direnak eta abenduaren 3an amaituko direnak. Asteartetik ostegunera, 16:00etatik 19:20ra.

Izena emateko ezinbestekoa da mezu bat bidaltzea garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora izena, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa eta parte hartu nahi duen pertsona zein enpresetakoa den adieraziz. Gogoan izan: plaza mugatuak direla, 15 pertsonentzat.

Informazio gehiago:

94 40 34 980 edo garapenagentzia@laudio.eus

Programa deskarga dezakezue hemen:

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.