Laudio Hazik “Mindfulness eta enpresan duen aplikazioa” ikastaroa eskainiko du

Batez ere, langileentzat zuzendutako ikastaroa da, honako helburuak dituena: norberaren kontzientzia garatzea, hemen eta orain bizitzen ikasiz; kontzientzia pertsonala hartzea eta emozioak erregulatzea errazten duten ezagutza eta tresna praktikoak eskuratzea; zehazki, estresaren kudeaketa; autoezagutzan eta autokontzientzia emozionalean oinarritutako trebetasun emozionalak garatzea; arreta osoaren ezagutza teoriko praktikoan sakontzea, bai eta egungo bizipenean ere; eta mindfulness Meditazioa egiten hastea.

Doako ikastaroa da eta martxoaren 2tik martxoaren 12ra arte izando da, arratsaldeko 14:00tik 16:00ra arte, Laudio Hazin (Ekonomia Garapen Arloa) Arza Industrialdea. Irukurutzeta z/g.

EGITARAUA:

  • Mindfulness: zer da?
  • Mindfulnessen praktika garatzeko trebetasun pertsonalak.
  • Emozioen eta autokontzientzia emozionalaren eragina.
  • Emozioak eta lan-giroa.
  • Mindfulness eta estresa: motak eta faseak.
  • Arnasketaren garrantzia.
  • Praktikan hasteko teknikak eta ariketak.
  • Mindfulness, bizi-jarrera gisa. Banakako ekintza-plana.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN-EMATEAK:
944034980 garapenagentzia@laudio.eus

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.