
2020ko maiatzaren 22a, ostirala. Aiarako Kuadrillaren eta Vital Kutxa Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez, Aiarako Kuadrilla osatzen duten udalerrietarako zenbait prestakuntza-ekintza diruz laguntzeko, Laudio Hazik (Garapen Agentzia) ‘webinars’ edo tailer birtual teoriko/praktiko batzuk emango ditu, merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimenduetako jabeei eta langileei zuzenduta.
Helburua da pertsona horiei beren lana egin ahal izateko behar dituzten ezagutzak hobetzen laguntzea, bereziki ekomercearekin eta marketin digitalarekin zerikusia dutenak, COVID-19k datozen hilabeteetan izango dituen ondorioei hobeto aurre egiteko.
COVID-19ren egungo krisia dela-eta, osorik online emango dira.
Egutegia kontsulta dezakezue:
Formakuntza | Data | Ordua | Izen-emateak |
Sare sozialetarako diseinu estrategikoa | 2020/05/26 |
15:30-16:30 |
https://forms.gle/rVrru4PQjZYh6V6B7
|
Gure lana sare sozialetan antolatzeko oinarrizko tresnak | 2020/05/29 | ||
Nola atera argazkiak zure mugikorrarekin Instagramen nabarmentzeko | 2020/06/02 | ||
Tresna digitalen bidez fidelizatzea | 2020/06/05 | ||
Zozketak sare sozialetako marketign-tresna gisa | 2020/06/09 | ||
Publizitatea Facebooken eta Instagramen | 2020/06/12 |