Laudio Ikastolak bere 50. urteurrena lantzeko topaketa deitu du urriaren 23rako

Laudio Ikastolak bere 50. urteurrena ospatuko du 2021/22 ikasturtean. Hortaz, jomuga berria du Ikastolak pandemiak erabat baldintzatu zuen Araba Euskaraz jaia ospatu ondoren. Ikastolak ikasturtean zehar garatuko den ekintza programa osatu nahi du. Horretarako, programa beraren prestakuntza ospakizunen lehen hitzordua bihurtu du, eta helburu horrekin 50. urteurrena lantzeko topaketa antolatu du urriaren 23rako 10:00etatik 13:00etara.

Deialdi irekia izango da, hau da, nahi duen orok aukera izango du ikasturtean zehar izango diren omenaldi, ikuskizun, oroigarri eta abarren prestakuntza-topaketan era aktiboan parte hartzeko. Hala ere, parte hartzeko asmoa dutenei aurretik izena ematea eskatuko zaie ikastolaren web gunean, laudioikastola.eus.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.