Laudio Ikastolak matrikula jarraia eskainiko die 2019an eta 2020an jaiotako haurren familiei

Laudio Ikastolak 0 eta 1 urteko haurren matrikula burutzeko prozedura osasun larrialdi egoerak sortutako baldintza berrietara egokituko du

Aurrean duten erronka eta horretarako matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoa, 94 672 67 37 telefonoa eta www.laudioikastola.eus web guneko matrikula atalean kontaktu formulario bat aktibatu dute

2020ko maiatzaren 7a, osteguna. Orain arte maiatza hasieran burutzen den matrikula epea, familien beharretara egokituko du Laudio Ikastolak eta 2019an eta 2020an jaiotako haurren gurasoek 2020/21 ikasturtearen edozein momentutan burutu ahal izango dute matrikula.

Epeak egokitzeaz gain, matrikula burutzeko prozedura ere egokituko du Ikastolak, familiei tramitazioa era presentzialean burutu beharrean baliabide telematikoekin gauzatzeko aukerak eskainiz.

Horretan ari da egunotan bertoko Ikasketa burua den Izaskun Goitia, “familien beharrak aldatu egin dira egun batetik bestera, eta egoera berrira egokitzeko ahaleginean ari gara egun hauetan”.“Familiei ahalik eta harreman hurbilena eskaini nahi diegu” azaldu du Izaskun Goitiak. “Ohiko telefono deietatik haratago, bideodeiak eskaintzen dizkiegu gure eskaintzaren informazioa era atseginenean eskura dezaten”.

Ikastolarekin harremana ahalik eta modu errezenean eskaintzea da aurrean duten erronka eta horretarako matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoa, 94 672 67 37 telefonoa eta www.laudioikastola.eus web guneko matrikula atalean kontaktu formulario bat aktibatu dute.

Batxilergoko matrikula

Batxilergorako matrikula egiten interesatutako ikasleei eta beraien familiei era telematikoan informazioa luzatzeko erronkari ere heldu dio Laudio Ikastolak. Ikasleek datozen urteetan jorratuko duten ibilbide akademikoan Ikastolak eskaintzen dizkien aukerak azaltzeko matrikula saio irekiak burutzen ari dira, nahi duenak banakako elkarrizketa ere, bideo deia zein telefono bidez, hitzartzeko aukera duelarik.

Matrikula epea maiatzaren 22 bitartean izango da zabalik eta Ikastolarekin kontaktatzeko matrikula@laudioikastola.eus posta elektronikoa, 94 672 67 37 telefonoa eta www.laudioikastola.eus/matrikula atalean bete daitekeen formularioa aktibatu dituzte zuzeneko harreman hori ahalbidetzeko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.