Laudio Ikastolako jantokiko 0Km ekimenaz aritu dira ETB1eko Zur eta Lur saioan

ETB1eko Zur eta Lur saioak Laudio Ikastolako jantokiak 0 kilometroko jatorria duten barazki ekologikoak asteroko menuan txertatzeko abiatu duen ekimena azaldu du. Atxandietara, Josemi Atxak Laudioko Kasille baserrian duen nekazaritza-ustiategira hurbildu dira, bertoko ekoizpen ekologikoa eta Ikastolarekin egiten ari den elkarlana ezagutzera.

Laudio Ikastolako jantokian ere izan dira. Berton, Ikastolako zuzendariak, Jon Bengoetxeak, ekimenaren nondik norakoak eta balorapena eskaini die.

Ekimaren inguruko informazio gehiago: https://www.laudioikastola.eus

Programa ikusi: https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/zur-eta-lur/bideoak/osoa/7090793/bideoa-0-kilometroko-elikagaiak-prestatzen-dituzte-laudio-ikastolako-jantokian/

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.