Laudio Ikastolaren ekintzak urtarrilaren 15ean eta 17an

 

Urtarrilak 15, astezkena

“Mugimendu librea eta jolasaren beharra” hitzaldia eskainiko da, Laudioko Kultura Etxean Txusma Azkonaren eskutik, 18:00etatik aurrera. Jolasaren garrantziaren inguruan zalantzarik ez badago ere, egunerokotasunean geroz eta aukera gutxiago dute haurrek jolasa modu libre eta espontaneoan garatzeko. Zein ondorio ditu honek? Zer egin ahal dugu? Jolas librearen izenean, dena egin al daiteke? Galdera horiei eta gehiagoei erantzungo zaie hitzaldian.

 

Urtarrilak 17, ostirala

Ikasle eta gurasoei zuzendutako 10. Orientazio Akademiko eta Profesionalerako Azoka ospatuko da, 15:30etatik 19:00etara arte. Aurreko ikasturteetako esperientziari jarraituz, ikasleei beraien ondorengo ikasketen aukeraketan laguntza eskainiko zaie bertan, ekimena gurasoei ere zabalik egongo delarik. Horrez gain, ikastolaren ate irekiak ere izango dira, 16:30etatik 18:30etara. Urtarrilaren amaieran irekiko den 2020/21 ikasturterako  matrikula gauzatzen interesa izan dezaketen familia guztiei irekitako ekimena. Argibide gehiago eskainiko dituzte Ikastolaren web orrian, www.laudioikastola.eus eta 94 672 6737 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.