Laudio Udaleko adierazpen instituzionala

Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak, 2020ko uztailaren 28an, honako adierazpen instituzional hau idatzi du aho batez. Bertan, enplegua suntsitzeagatik kezkatuta dagoela adierazi nahi du, eta Tubacex enpresa estrategiko baten jarduera galtzea deitoratu nahi du, eskualde osoko industria-garapenean funtsezko eragilea baita.

Era berean, babesa eta elkartasuna adierazten die Tubacexek Laudion eta Amurrion dituen lantegietako langileei eta eragindako familiei, eta elkarrizketa sozialetik lan egitera animatzen ditu empresa eta langileen ordezkariak. 

Baita Eusko Legebiltzarrari ere eskatzen dio Aiaraldeko egoera sozio-ekonomikoari buruzko lan-taldea berriro ere martxan jartzeko. Izan ere, eskualde osoko lan-egoera berpizteko lana osatu beharko du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.