Laudio Udaleko adierazpen instituzionala

2020ko otsailaren 4an Laudio Udalaren Bozeramaleen Batzordeak aho batez

ERABAKI DU:

Lehenengoa. Laudio Udalak salatu egiten du udalerriko auzokide baten heriotza, Galdakaoko GHI Hornos Industriales enpresan gertatutako ezbehar tragikoan gertatutakoa.

Bigarrena. Laudio Udalak doluminak helarazi nahi dizkio gure auzokide Aitorren familiari, adiskideei nahiz lankideei.

Hirugarrena. Laudio Udalak bat egiten du istripu mortal hau salatzeko ekimenekin, baita familiari elkartasuna eta laguntza eskaintzekoekin ere, eta herritar guztiak animatzen ditu horietan parte hartzera.

Laugarrena. Halaber, berriro salatu nahi dugu azken hilabeteotan laneko istripuen ondorioz 3 laudioar hil izana, eta erreklamatzen dugu lanetik bizirik itzultzeko eskubidea.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.