Laudioarren laguntzari esker, Indian beste eskola bat dute

Martxoan Vicente Ferrer Fundazioak Anatapurren (India) eraikitako eskolaren eraikuntza gastuen justifikazioa aurkeztu zion udalari. Izan ere, 2013an 7.200 eurotako laguntza eskaini zien, proiektuaren gastuen %55 bere gain hartuz.

Eskolak Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 132 mutil eta 83 neska ditu; eta nagusiki dálit izenarekin ezagunak diren eta Indian maila baxueneko pariak dituzten herritarrez osatua dago, lan okerrenak dituztenekin, beste komunitateek gutxietsi eta iraintzen dituztenekin, hain zuzen ere. Ikastetxeak, gainera, bertako elkarteen bilera gune gisa ere funtzionatzen du. Fundazioaren bitartez Udalak Indiako eskualde horretako beste zazpi proiektutan lagundu du. 2014an gutxietsitako pertsonek ikasteko eskubidea izateko proposamena onartu zen.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.