Laudiok 100 urtetik gorako bizilagunei omenaldia egin die

Gaur goizean oso une hunkigarria eta berezia bizi izan da Laudion. Ander Añibarro alkateak, Gobernu taldeko hainbat zinegotzirekin batera, gaur egun 100 urte baino gehiago dituzten bizilagunak omendu eta aitortu ditu.

Lehenik, bi mendeurreneko senideei harrera egin zaie udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta, ondoren, beste bi laguni omenaldia egin zaie Laudioko San Roke egoitzan bertan. Aukera bikaina eta paregabea gaur egun ezagutzen dugun udalerriaren aurrerapenean funtsezkoak izan diren bizilagunen historia luzea eta bizipenak bertatik bertara ezagutzeko.

Laudioko Udala garen aldetik, esker on eta zorionak adierazi nahi dizkiegu Concha Torres, Dolores Peral, Natividad Oseguera eta José Sánchez auzokideei.

Zorionak!

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.