Laudiok 2020ko sanrokeak omentzeko lehiaketako kartel irabazleak aurkezten ditu

Hogeita hamar lan inguru aurkeztu dira, eta horietatik “Jaiegunetako odolkia”, helduen kategorian, eta “Laudioko Jaiak, dena ondo aterako da”, haurren kategorian

Duela aste batzuk Laudioko Udalak herriko jaiak bertan behera utzi zituela ofizialki jakinarazi behar izan zuen: sanrokeak. Hala ere, Kultura eta Jai arloen arteko lan koordinatuaren bidez, udako aisialdiko “kultUDA – Laudio zabalik” programa garatzen ari da, laudioarren artean onarpen handiarekin.

Maite Cortazar Herritarrekiko Harremanetarako eta Jaietarako zinegotziak gaur goizean sarien banaketan adierazi duenez, “Bizi dugun osasun-egoera eta 2020ko sanrokeak ospatzea ezinezkoa den arren, Udalak, beste behin ere, Laudioko jaiek udalerriarentzat duten nortasun eta indarra azpimarratu nahi du, bere ekarpen kulturalari esker”.

Horregatik, “Kultuda – Laudio zabalik” programazioaren barruan, formatu txikiko zenbait ekitaldi ere aurreikusten dira, bizi dugun egoerarekin bat datozenak, dagozkien agintariek abuztuko egun seinalatu eta garrantzitsuetan ezarritako osasun- eta segurtasun-murrizketak eta -jarraibideak uneoro errespetatzea ahalbidetuko dutenak, gure itxaropenari eta espirituari eusteko helburuarekin “, adierazi du Cortazarrek.

Ildo beretik, Udalak ekainaren hasieran kartel lehiaketa abiarazi zuen helduentzako eta haurrentzako kategorietan. Lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izan da Laudion erroldatuta egotea eta “haurren kategorian, Laudioko ikastetxeren batean matrikulatuta dagoen eta 6 eta 14 urte bitarteko edozein haurrek parte hartu ahal izan du lehiaketa honetan”, zehaztu du Jaietako zinegotziak.

Aukeratutako kartelak

Helduen kategorian, 15 lan aurkeztu dira guztira, eta Montserrat Gonzalez Barredo egilearen “Jaiegunetako odolkia” da aukeratutakoa. Cortazarren hitzetan, “Laudioar honek 1.000 euroko balioa duen saria jaso du, 2020ko abenduaren 31ra arte herriko dendetan kontsumitzeko”.

Haurren kategoriari dagokionez, 13 kartel aurkeztu dira, eta Uxue Barnés Herrero izan da irabazlea, “Laudioko jaiak, dena ondo aterako da” lanarekin. 12 urteko gazteak 200 euroko balioa duen material didaktiko sorta bat jaso du. “Kategoria orokorreko bonuarekin bezala, keinu hori egin nahi izan dugu udalerriko merkatariekin, tokiko ekonomia suspertzen lagundu ahal izateko, eta, aldi berean, gure saltokiei balioa emateko”, adierazi du zinegotziak.

Hautaketa-sistemak bi fase izan ditu; lehenengo fasean Epaimahai Teknikoa izan da protagonista, eta ondoren bigarren fasera igaro diren obrak hautatu ditu. Azken fase hau herritarrei irekita egon da eta udal webgunearen bidez bozkatu ahal izan da.

Era berean, Laudioko herritar guztien zuhurtzia eta erantzukizun indibiduala eskatu du zinegotziak, osasun egoera oso larria delako oraindik. Hori dela eta, “Garrantzitsua da osasun eta segurtasun gaietan eskumena duten pertsonek ezarritako gomendioak betetzea eta, batez ere, erakunde publikoek baimendu gabeko ekintzak ez antolatzea edo horietan parte hartzea, COVID-19k eragindako krisitik irtetea oztopa dezaketenak”, ondorioztatu du Maite Cortazarrek.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.