
2,4 tona elikagai, hori da Aiarako Kuadrillak Elikagaien Bankuari egindako ekarpena, Aiarako Kuadrillan Kiloxkilo bilketa solidarioaren kanpaina amaitu ondoren.
5 udalerrietako herritarrak elkartasunez eta birziklatzeko konpromisoari esker, Kuadrillak, Ecovidrioren eskutik, Elikagaien Bankuarekin elkarlanean jardungo du Gabonetan. Horregatik, Aiarako Kuadrillak eskerrak eman nahi dizkie kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei. Elkartasunaren helburu bikoitza bilatzen duen lehen ekintza da, ingurumenaren mesedetan.
Udalerri bakoitzak ekarpen hau egin du:
– Laudio: 800 kg
– Amurrio: 600 kg
– Aiara: 200kg
– Artziniega: 700 kg
– Okondo: 100 kg