Laudiok agenda alternatiboa antolatu du San Valentin eguna dela eta

Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak, Laia Eskolarekin lankidetzan, sentsibilizazio-kanpaina birtual bat diseinatu du, maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan sakontzeko

Laudioko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren barruan, Udalak kontzientziazio-ekimenak egiteko konpromiso irmoa hartzen du, indarkeriazko jarrera sexistak prebenitzeko, tratu onak sustatzeko eta maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan prebentzioz sakontzeko.

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez, “Eraso matxistak urteko 365 egunetan gerta daitezke; horregatik, Berdintasunerako III. Planaren hiru ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa da”, eta gaineratu duenez, “Ardatz bakoitzak hainbat helburu eta helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren ekintzak biltzen ditu”.

Horregatik, datorren igandean, otsailaren 14an, pertsona askok San Valentin ospatzen dutenean, Emakume eta Berdintasun Zerbitzuak, laugarren urtez jarraian, maitasun erromantikoaren aurkako kanpaina bat diseinatu du, modu birtualean oraingoan, gure gizartean nagusi den eredua baita. Hau da, harreman baten barruan desberdintasunak eta desabantailak sortzen dituzten jokabideak iraunarazten eta indartzen dituen paradigma.

Agenda alternatiboa

“Igandean bertan, otsailak 14, modu birtualean, Zinhezbaren lankidetzari esker aukeratutako bi film labur ikusteko aukera izango da; film laburrak originalak dira, gaztelaniazko azpitituluekin: Pryka Almeidak zuzendua 2017, eta Matthieu Ponchelek zuzendua Palace“, adierazi du zinegotziak. Era berean, bideo bat egin da Emaizeren laguntzarekin, San Valentin partikularra ospatzeko, eta Udalaren webgunearen bidez Laia Eskola birtualean (www.laiaeskola.eus) ikusi ahal izango da.

Bestalde, “Spotifyn Beldur Barik playlista erabili eta erreproduzitzeko aukera eskaintzen da, musikaz gozatu ahal izateko”, esan du Loli Murielek.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.