Laudiok apirilerako KULTudaberria programaren kultur jarduerak aurkeztu ditu

Ostiraletik larunbata 24ra bitartean, herritarrek bakarrizketaz, antzerkiaz eta zuzeneko musikaz gozatu ahal izango dute, beharrezko segurtasun neurri guztiekin

Beste hilabete batez, KULTudaberria programaren babespean egingo diren kultur jarduerak aurkeztuko dira. Programa hori martxoan hasi zen, eta arrakasta handia lortu du herritarren artean, zuzeneko musika, bakarrizketak, antzerkia eta dantza erakustaldiak eskainiz.

Orain, ofizialki 2021eko udaberrian sartzearekin batera, Laudion kalitatezko kultura segurua sustatzen jarraitzeko unea iritsi da, Oihan Vegas, Idoia Asurmendi, Elvi el Ventrílocuo, Oihulari Klown, Arineketan edo Erribera Canta bezalako artisten eta ‘Una historia de piratas’ antzezlaneko aktoreen emanaldiekin.

Horiek guztiak izango dira garatzen ari den KULTudaberria programaren bigarren hilabeteko protagonistak, gehienak arratsaldeko ordutegian, udalerriko hainbat gune neuralgikotan, hala nola Alberto Acero Plazan, bere karpa handiarekin, diseinu gardenekoa, programa segurtasun-neurri guztiekin eta eguraldiaren balizko gorabeheretatik babestuz burutzeko aukera ematen duena. Gainera, Aldai plaza edo Herriko Plaza dira orain arte laudioarren aisialdiko beharrei erantzuteko aukeratu diren guneetako batzuk.

Programa

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.