Laudiok auzo-batzarrak berreskuratuko ditu

Auzo foroak urriaren 19an hasiko dira eta azaroaren 3ra arte iraungo dute. Saioak 18:30ean hasiko dira

Legegintzaldiaren hasieran, gobernu-taldeak, Ander Añibarro buru duena, auzoetako zinegotzien figura sortu zuen, biztanlegune bakoitzaren beharrak ezagutzeko eta ahalik eta modu eraginkor eta produktiboenean erantzuten saiatzeko. Figura horrek garrantzi berezia hartzen du urtero antolatzen diren auzo-batzarretan; izan ere, 2020an bertan behera utzi behar izan ziren Covid-19k eragin zuen osasun-krisiaren ondorioz.

Aurten, auzo-batzarrak urriaren 19an hasiko dira eta azaroaren 3ra arte luzatuko dira. Maite Cortazar Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak adierazi duenez, “albiste ona da herritarrei entzuteko gune horiek berreskuratzea, urte osoan irekita dauden gainerako komunikazio-kanalen osagarri ezin hobeak baitira”.

Topaketa hauen helburu nagusia herritarrek Udalari auzoaren garapenari buruz helarazi nahi dizkioten iradokizunak, eskaerak, kexak eta ekarpenak entzutea da. “Auzoan eragin zuzena duten proiektuak, inbertsioak eta programak herritarrei jakinarazteko ere balio dute”, gaineratu du zinegotziak.

Aurtengo batzarretan ere “auzoen garapen integralerako planak” aurkeztuko dira. Bertan 2020an egindako herritarren inkesten ondorioak jaso dira, bai eta auzoa hobetzeko proiektuak eta esku-hartzeak txertatu ere.

Saioak

Saioak 18:30ean hasiko dira. Edukiera mugatuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da, m.meneses@laudio.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944034808 telefonora deituz. “Foro-erronda bakoitzaren ondoren, jarraipen-batzorde bat egingo da auzoko zinegotzien eta udal-zerbitzuetako buruen artean, haietako bakoitzean tratatutako alderdi garrantzitsuenak eta herritarrek adierazitako beharrak jakinarazteko. Horrela, bizilagunekiko zuzeneko komunikazioa hobetzea lortuko dugu, eta, aldi berean, udala hurbileko erakundea izango da, parte-hartzailea eta erabakitzailea “, gaineratu du Herritarrekiko Harremanetarako zinegotziak.

BARRIO FECHA LUGAR
ARRAÑO URRIAK 19 (Asteartea) Kasinoan
LARRAZABAL-LANDALUZE URRIAK 20 (Asteazkena) Kasinoan
LATIORRO URRIAK 21 (Osteguna) Latiorro Ikastetxea
UGARTE URRIAK 26 (Asteartea) Ugarteko Elizan
GARDEA URRIAK 27 (Asteazkena) Zentro sozialean
BASERRI-INGURUNEA URRIAK 28 (Osteguna) Udaletxeko pleno aretoan
ARETA AZAROAK 2 (Asteartea) Kultura Etxea
HERRIGUNEA AZAROAK 3 (Asteazkena) Kasinoan

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.