
Udalak San Isidro Labrador egunarekin batera errekonozimendu ofiziala egin nahi du
2020ko maiatzaren 15a, ostirala. Gaur, ostirala 15, San Isidro Labrador ospatzen da, hau da baserritarren patroia. Horregatik, une ezin hobea da Laudioko Udalak publikoki eskertzeko kolektibo garrantzitsu horrek egunero bere lantokietan egiten duen lan eta dedikazio handia.
Ahalegin hori indartzen ari da azken asteetan, produktuen kalitate- eta osasun-neurri eta -baldintza guztiak bermatzeko. Azken batean, bere lanarekin ez ezik, Laudiorentzat hain garrantzitsua den landa-ingurunearen eta, oro har, ingurumenaren kontserbazioarekin duen konpromisoa da.
Mila esker!