Laudiok bat egin du HIESaren aurkako Mundu Egunarekin

Iaz bezala, datorren asteartean, lazo gorri handi bat jarriko da udaletxeko balkoian, eta udaletxeko fatxada kolore bereko led fokuen bidez argiztatuko da

GIBa agertu zenetik, aurrerapen zientifiko garrantzitsuak egin dira infekzioaren diagnostikoan, eta, horri esker, tratamenduan dauden pertsonek gainerako biztanleen antzeko kalitatea eta bizi-itxaropena dute. Hala ere, oraindik erronka asko daude jorratzeko, hala nola espetxeetako osasun-arreta, gizarte-bazterketako egoeran dauden GIBdunen gizarte-arreta, osasun mentala eta etorkinentzako osasun-laguntza, besteak beste.

Era berean, komunikabideek GIBaren normalizazioan lan egiten jarraitzen dute: hizkuntza egokia erabiliz, GIBa infekzio kroniko gisa ikusaraztea, eta, batez ere, erakunde sozialekin eta kaltetutako pertsonekin lankidetzan aritzea, GIBari buruzko mito eta sinesmen faltsuak, gaur egun oraindik ere gure gizarte-imajinarioan agertzen direnak, hausteko.

Udalaren babesa

“HIESAren aurkako Nazioarteko Egunarekin dugun konpromisoa erabatekoa da, eta, horregatik, datorren asteartean, abenduaren 1ean, udaletxeko fatxada gorriz tindatuko dugu led foku ezberdinen bidez, eta, horrez gain, kolore horretako begizta handi bat jarriko dugu udaletxeko balkoian”, adierazi du Juan Jesus Merchan Gizarte Garapeneko zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.