Laudiok enpresa berriak sortzeko eta autoenplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia ireki du

Laudioko Udalak dagoeneko autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko diru-laguntzen deialdia ireki du. Oinarri hauen xedeak enpresa berriak sortuz norberaren konturako lanpostu berriak sortzea eta autoenplegua sustatzea dira. Enpresek eskuratu ahalko dituzte atal honetan ezarritako onurak, zeinahi izanik ere horien izaera juridikoa, banakako enpresaburuak eta profesionalak barne. Zuzkidura ekonomikoa 12.000 eurokoa da.

Diru-laguntzak azaroaren 17a baino lehen eskatu beharko dira. Bete beharreko baldintzak deialdiaren oinarrietan jasota daude.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.