
Urriaren 31tik azaroaren 21era arte, hitzaldiak izango dira Alberto Santana, Jesús Muñiz, Iñaki García eta Sergio Escribano aditu handien eskutik
Laudioko Ermualdeko Andra Mariaren Santutegiko Monumentu Multzoa 2002. urtean Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean inskribatu zenetik, eta hura eta haren ingurua kontserbatzeko 2015ean plan estrategiko bat onartu zenetik, hainbat jarduketa egin dira tokiko ondare-potentzial guztia ikertzeko, balioesteko eta zabaltzeko.
Horrela, Ander Añibarro Laudioko alkateak jakinarazi duenez, “2015 eta 2020 urteen artean egindako indusketa arkeologikoak amaitu ondoren, tokia interpretatzeko ahalegina egin da. Helburu horrekin antolatu dira Ermualdeko jardunaldi historikoak, eta bertako aditu handiek hartuko dute parte “.
Era berean, “Horrelako ekimenak bat datoz 2019-2023 urteetarako Legegintzaldi Planarekin. Plan horretan, horrelako ekimenen bidez, Laudioko kultura-ondarea ikusgarritasun eta hedapen handiagoa eman nahi da, Ermualdeko monumentu-multzoak garrantzi eta interes sozial handia baitu”, gaineratu du.
2020 programa
Hitzaldi guztiak arratsaldeko 18:30etatik aurrera izango dira Ermualdeko Andra Marian.
Urriaren 31. Alberto Santana Ezkerra
Ermualde sagardogile. Sagardo makina handiak euskal etxe, baserri eta dorretxeetan, duela 500 urte
Azaroaren 7an. Jesús Muñiz Petralanda
Santa Maria del Yermo: Euskal Herriko gotiko berantiarreko maisulana
Azaroaren 14a. Iñaki García Camino
Historiaren lanbroetan: eliza bat lur belarrean
Azaroaren 21a. Sergio Escribano Ruiz
MMXX Anno Domini, zaharrak berri. La arqueología del Santuario de Santa María del Yermo.
COVID-19 pandemiak eragindako egoera dela eta, plazak mugatuak dira 40 lagunentzat; beraz, ezinbestez izena eman behar da aldez aurretik (urriaren 19tik aurrera. Horretarako, “Interesa duten herritarrek 651 703 133 telefono zenbakira deituz edo euskara@laudio.eus posta elektronikoaren bidez eman dezakete izena”, amaitu du Ander Añibarrok.