Laudiok Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egin du

Gaur goizean, Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak, Gorka Urtaran Gasteizko alkate eta Eudeleko presidenteak eta Encina Castresana Aiarako Kuadrillako presidenteak – Arabako espektro instituzional osoaren ordezkari gisa – Euskaraldiarekin bat egiteko agiri bat irakurri dute, eta, bertan, euskararen aldeko ekimen sozial horretan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Arabarrok euskararekiko dugun konpromisoari eusteko aukera berri bat eraikiko dugu azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean.

Ahobizi edo Belarriprest rolak aktiba ditzagun, norbanako edo ariguneetan, 15 egunez, Euskarari hauspoa eman eta euskal herri mailako ariketa soziolinguistiko erraldoi honetan, non arabarrok asko dugun esateko.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.