Laudiok ez du San Valentin eguna modu tradizionalean ospatuko

Udaleko Emakume eta Berdintasun Sailak sentsibilizazio-kanpaina bat antolatu du, maitasun erromantikoaren mitoetan sakontzeko

Laudioko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako III. Planaren barruan, Udalak kontzientziazio-ekimenak egiteko konpromiso irmoa hartu du, indarkeriazko jarrerak eta jarrera sexistak prebenitzeko, tratu onak sustatzeko eta maitasun erromantikoaren mitoak bezalako gaietan prebentzioz sakontzeko.

Eraso matxistak urteko 365 egunetan gerta daitezke; hori dela eta, Berdintasunerako III. Planaren hiru ardatzetako bat emakumeen aurkako indarkeriari dagokio. Ardatz bakoitzak hainbat helburu jasotzen ditu, baita helburu horiek lortu ahal izateko beharrezkoak diren ekintzak ere. Horretarako, hainbat sentsibilizazio-kanpaina egiten dira urtero, hala nola, azaroaren 25eko oroitzapena, Emakumeen aurkako Indarkeriarik ezaren Nazioarteko Eguna, autodefentsarako bi ikastaro antolatzea urte bakoitzeko, eta Beldur Barik programan parte hartzea, indarkeriazko jarrerak eta jarrera sexistak prebenitzeko eta gazteen artean tratu onak sustatzeko.

Hilabete honetan, otsailaren 14a dela eta, pertsona askok “San Valentin” ospatzen dutenean, Laudioko Emakume eta Berdintasun Arloak maitasun erromantikoaren aurkako kanpaina bat diseinatu du hirugarren urtez jarraian, gure gizartean nagusi den eredua dena. Paradigma horrek harreman baten barruan desberdintasunak eta desabantailak sortzen dituzten jokabideak iraunarazten eta indartzen ditu.

Loli Muriel Emakume eta Berdintasun zinegotziak deitoratu duenez, “Gizarte mailan, ezinbestean heterosexuala izan behar duen maitasun eredu bat saltzen digute, harreman behin betikoa, monogamoa, suntsiezina, eta, gainera, harremanari eusteko tresna jarrera jeloskorrak eraikitzean eta emakumea gizonaren kide delako pentsamenduan oinarrituta dago”.

Ez dago maitasunaren kontra, baizik eta San Valentin jaiaren aurka, norbaitekin egotera, bikotekidea izatera behartzen duen gizarte eredu baten erreferentzia gisa. “Kanpaina honekin bilatzen ari garena maitasun erromantikoarekin lotutako mitoak apurtzea da, pertsona batzuk mendekotasun-jokabideak hartzera eramaten dituztenak, eta jokabide horien ondorioz emozioen segurtasunik eza, frustrazioa edo genero-indarkeria eragiten dutenak”, azaldu du Murielek, eta gaineratu du “maitasuna zoragarria dela, baina harremana osasungarria bada bakarrik”.

Errebindikazio-jarduerak

Otsailaren 14an (ostirala), San Valentin egunean, 19:00etatik aurrera, “DEGENÉRATE MUCHO” ikuskizuna izango da XLen eskutik. Umore handiko antzerkia eta zuzeneko musika, nola eraikitzen garen hausnartzen duena. Sarrera doan da eta Laudioalde Aretoan egingo da, 14 urtetik aurrera.

Otsailaren 15ean, larunbatean, Zine-foruma Laudioalde Zinema Aretoan, “Antes del Nochecer” filma proiektatuko da. Bi saio, 17.30ean eta 20.00etan, 7 urtetik aurrerako sarrera bakoitzeko bi euroko prezioarekin.

“Ekimen horien bidez, aurrera egiten jarraitu nahi dugu udalerriaren eta, oro har, gizartearen ereduan, jarrera bortitz eta sexistei aurrea hartzeko eta tratu onak sustatzeko premia gero eta larriagoaz sentsibilizatuz joan dadin”, amaitu du Emakume eta Berdintasun zinegotziak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.