Laudiok Herriko eta Aldai plazetako merkatuetako salmenta-postuen oinarri berriak zehaztu ditu

Laudioko Udalak tradizio diren ostegunetako merkatuen salmenta-postuak, Herriko eta Aldai plazetan kokatzen direnak alegia, arautuko dituzten oinarriak zehaztu ditu.  Administrazioak idatzitako dokumentuak jarduera arautuko du 2022tik 2026ra arte, biak barne. Hala, elikadura-postuen, tokiko nekazari eta ekoizleen postuen eta ekipamendu pertsonal eta etxeko postuen baldintzak jasotzen dira.

Horrez gain, Ander Añibarroren taldeak “Laudioko Hurbileko Merkatua” jarduera definitzen duten oinarriak ere jaso ditu. Bertan, bertako eta inguruko baserritarrek parte hartzen dute larunbatero, 09.30etik 14.00etara (Aldai plazan kokatzen da).

Deialdia udal webgunean (www.laudio.eus) argitaratzen den biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Instantzia normalizatuaren bidez eskatu beharko dira, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (udaletxeko beheko solairuan), edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean zehaztutako beste moduetan. Eskaerekin batera, oinarrietan bildutako dokumentazioa ere aurkeztu beharko da.


Herriko plazan ostegunetan egiten den azoka tradizionalean elikagaien salmenta ibiltarian aritzeko postuen esleipena 2022tik 2026ra eraendu behar duten oinarriak

Egoitza elektronikoa


Aldai plazan ostegunetan egiten den azoka tradizionalean ekipamendu pertsonal eta etxekoen salmenta ibiltarian aritzeko postuen esleipena 2022tik 2026ra eraendu behar duten oinarriak

Egoitza elektronikoa


Aldai plazan ostegunetan egiten den ekoizleen azokan salmenta ibiltarian aritzeko postuen esleipena 2022tik 2026ra eraendu behar duten oinarriak

Egoitza elektronikoa


“Laudioko Hurbileko Merkatuan” salmenta ibiltarian aritzeko postuen eslepeina 2022 urtetik 2026 urtera eraenduko duten oinarriak

Egoitza elektronikoa

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.