Laudiok Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana egiteko prozesua abian jarri du

PMUSa ikuspegi tekniko batetik egingo da, mugikortasunean adituak diren langileen lanaren bidez, bai eta ikuspegi sozial batetik ere, eta diseinurako, laudioarren parte-hartzea eta ekarpena hartuko dira kontuan

Hiri-mugikortasun osasungarriagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa bultzatzeko helburuarekin, Laudioko Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (PMUS) egitea ahalbidetuko duen prozesuaren hasiera iragarri berri du. Plan estrategiko horretan oinarrituko dira udalerriko mugikortasunari buruzko etorkizuneko erabakiak.

Plana prestatzeko prozesua bi plano bereizitan gauzatuko da: plano teknikoa eta plano sozial eta parte-hartzailea. Ander Larrinaga Antolakuntza Publiko eta Zerbitzu Orokorretako zinegotziak jakinarazi duenez, “Ikuspuntu teknikotik, lehenik eta behin egoeraren diagnostikoa egingo da, Laudiok gaur egun duen mugikortasun ereduaren erradiografia zehatza lortzeko. Ondoren, jarduera-plan bat egingo da, diagnostikoan jasotzen diren erronkei aurre egiten lagunduko duten neurri zehatzekin”.

Parte-hartze prozesua

Prozesuaren beste gakoa herritarren parte-hartzea izango da. “Udalak funtsezkotzat jotzen du Plana laudioarrekin elkarlanean egitea. Hori dela eta, parte-hartze prozesu bat jarriko da martxan, mugikortasunaren arloan herritarren ekarpenak, iritziak eta iradokizunak jasotzeko”, iragarri du zinegotziak.

Lankidetza- eta partaidetza-espiritu horretatik abiatuta, “Udalak inkesta anonimo bat banatuko du Laudioko hainbat etxetara, herritarrek udalerrian dituzten mugikortasun-ohiturak ezagutzeko, eta horiek abiapuntu gisa erabiliko dira egoeraren diagnostikoa egiteko”.

“Udalak uste du PMUSek mugikortasun eredu osasungarriagoa, atseginagoa eta jasangarriagoa diseinatzeko balioko duela, azken finean, Laudioko herritarren bizi-kalitatea hobetuko duena”, bukatu du Ander Larrinagak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.