Laudiok irisgarritasuna hobetzeko bidean jarraitzen du

Laudiok irisgarritasuna hobetzeko bidean jarraitzen du Laudioko Zumalakarregi kalean dagoen autobus-geltokiak zoladura podotaktil berria du. Udalbrigadak burutu ditu lanak, eta ikusmen-urritasuna duten pertsonak bide zuzenetik gidatzea du helburu. “Zoladura hau egiten den lehen geralekua da. Gobernu talde honen asmoa da gainerako geltokietan ere zoladura mota hori ipintzea pixkanaka”, aurreratu du Joseba Amondok, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Leku horretan bertan, baina datozen asteetan, autobusek aparkatzen duten galtzada ere hobetuko da, denborak narriadura areagotu baitu. Laudioko Udala, gaur egun, lanak esleitzeko prozesuan dago.

Bestalde, eta udalerriko irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko, Oketa eta Pagolar kaleen artean dagoen plazara sartzeko eskailerak kenduko dira, eta bi noranzkoko arrapala bat ipiniko da. Gainera, Oketa kaleko 5. atarira sartzeko espaloia handitu egingo da. Lanak ANSAREO OBRAS, CONSTRUCCIONES Y CONSERVACIÓN, S.A.U. enpresari esleitu zaizkio eta 152.045,80 euroko inbertsioa izango dute.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.