Laudiok Liburuaren Eguna etxetik ospatzen du

Liburuaren Eguna dela eta, Udaletik ere ospatu nahi dugu eta guztion artean berrogeialdia atseginagoa egin. Irakurtzeak mundu ezberdinetara garamatza, errealitate ezberdinetara, urruneko unibertsoetara, eta gaur gure errealitate txiki guztiak, gure mundu txikiak konektatzea nahi dugu eta elkarrekin irakurtzea.

Horregatik, gehien gustatu zaizuen liburua, gehien markatu dizuena, edo egun hauetan irakutzen ari zaretena partekatzera animatzen zaituztegu. Horretarako, parteka dezakezue liburuaren argazki bat, bideo bat edo soilik idatzi izenburua, udaleko sare sozialen bidez, hala nola Instagram, Facebook eta Twitter, @laudiokoudala aipatuz eta #Laudioetxeanirakurtzen hastag erabiliz

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.