Laudiok merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikien errotulazioan euskararen erabilera sustatzeko diru-laguntza programa berri bat deitu du

Gehienez 350 euroko diru-laguntza jaso ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan hartuta errotulu-euskarriaren kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70ekoa izango dela errotulua euskara hutsean badago, eta ehuneko 35ekoa euskaraz gain beste hizkuntza bat erabiltzen bada

Laudioko Udalak dirulaguntza deialdi berri bat jarri du martxan herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikietan euskara errotulazioan txertatzea sustatzeko.

Aurreko urteotan bezala, diruz lagundu beharreko lanak negozioa identifikatzeko errotulu orokorrak, toldoak, ibilgailuak edo atari-plakak izango dira. Horrela, elementu bakoitzeko 350 euroko diru-laguntza jaso ahal izango da gehienez, kontuan hartuta errotulu-euskarriaren kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70ekoa izango dela errotulua euskara hutsean badago, eta ehuneko 35ekoa euskaraz gain beste hizkuntza bat erabiltzen bada.

Eskaera

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko, inprimaki bat bete beharko da, udalaren webgunean dagoena:

https://www.laudio.eus/doc/subvencionyconcurso/euskara/2021/2021_Rotulacion-Solicitud.pdf

Eskabideak aurkezteko azken eguna 2021eko azaroaren 5a izango da, eta informazio gehiago nahi izanez gero, deialdi osoa kontsulta daiteke (https://www.laudio.eus/doc/subvencionyconcurso/euskara/2021/2021_Errotulazioa-Deialdia.pdf) edo Hizkuntza Normalkuntza eta Nortasun Zerbitzura jo.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.