Laudiok pumptrack pistako lanak esleitu ditu

Laudioko Udalak herriko parkeak eta jolas- eta kirol-ekipamenduak hobetzeko eta osatzeko ahaleginak egiten jarraitzen du. Izan ere, datozen asteetan, erakundeak pumptrack eta skate park parke bana gehituko die udal-ekipamenduei. Gurpil gaineko kirol eta jardueretarako zirkuitu itxia izango da, bizikletentzat, patinentzat, gurpil-aulkientzat, skateentzat eta abarrentzat.

Pistak 128.260,00 euroko aurrekontua du (BEZa barne), eta Latiorro kalearen eta Latiorrondo gunearen arteko triangelu-formako berdegunean kokatuko da, biribilgunearen ondoan. Parkeak 1.100 metro karratu inguruko azalera izango du gutxienez, eta bi ibilbide izango ditu. Hala ere, bideak lotuta egongo dira espazioaren erabilera optimizatzeko. “Maila guztietarako diseinua izango du. Ibilbideetako bat maila aurreratuko pertsonentzat izango da, jauzi eta oztopo sofistikatuenekin”, aurreratu du Joseba Amondo Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.

Pista 10 asteko epean eraikiko da. Horrelako parkeek aukera ematen dute ingurune eta objektu irristakorrei lotutako jarduera ugari aire zabalean egiteko. Publiko guztientzako egokiak diren arren, gazteak erakartzen dute batez ere, dibertsiora gonbidatzen dutelako eta erronkak planteatzen dituztelako. Ekipamenduak gainera banaka zein talde txikietan gozatzeko aukera ematen du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.