Laudiok udal-tailerren eskaintza berria diseinatu du

Laudioko Udalak dagoeneko zehaztuta ditu datorren ikasturteko tailer berriak. Ekimenak urriaren 1ean hasiko dira eta datorren ekainean amaituko dira. Ikastaro bakoitzak sei parte-hartzaile izan beharko ditu gutxienez, eta hamabi gehienez. Izena emateko eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ), udaletxeko beheko solairuan, edo Udalaren egoitza elektronikoan egin ahal izango dira.

Izena emateko azken eguna irailaren 22a da. Plaza baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da Kultur Etxean, irailaren 24an goizeko 12.00etan. Irailaren 27an onartuen zerrendak jarriko dira udaletxean eta Kultur Etxean. Izen-ematea formalizatzeko, matrikula ordaindu beharko da jarraian agertzen diren kontu-korronte hauetako batean, ikastaroaren kodea (Kod.) edo izena eta parte-hartzailearen izena adierazita. Ordainketa irailaren 27, 28 edota 29an egin beharko da.

  • Euskadiko Kutxa: ES4730350045210450037009
  • VITAL Kutxa: ES8720953264101090956912

Ikastaroen matrikularen zenbatekoa, zerbitzuak emateagatiko edo udal-jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren arabera, ikastaroaren iraupen-ordu kopuruaren eta parte-hartzaileen adinaren araberakoa izango da.

Hobariak

  1. Laudion erroldaratutako eta langabezia egoeran dauden 22 urtez gorako ikasleentzat, prezio publikoari % 10eko kenketa aplikatuko zaio. Matrikula formalizatzeko orduan langabeziako txartela aurkeztu beharko du.

2.- Laudion erroldatuta dauden ikasle alargunei % 20 murriztuko zaie prezio publikoa. Alarguntza egiaztatzeko familia-liburua aurkeztu beharko du, baita Ogasunaren ziurtagiria ere, frogatuta uzteko aberastasun-iturri bakar gisa alarguntza-pentsioa duela eta horiek direla bere urteko diru-sarrera bakarrak. Urteko diru-sarrera horiek une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago izan beharko dira. Zenbateko hori berdin aplikatuko zaie kasu hauei, kontuan hartuta aberastasun-atalasea definitzeko estatistika-erreferentea dela eta urtero eguneratu beharko dela.

Osasun eta/edo antolaketa beharrak direla eta, Udalak aldaketak egiteko aukera izango du, adierazitako tailerren kokapenean, ikastaroak abian jartzeko datetan eta horien iraupenean. Hala badagokio kasuetan, matrikula osoa edo haren zati bat itzuliko du.

Covid neurriak

Osasun-larrialdiko egoera dela eta, tailer guztietan neurri hauek hartuko dira:

  • Parte-hartzaile bakoitzak ikasgelan izendatutako leku bat izango du, eta leku horretatik soilik joan ahal izango da aretotik irteteko, une oro pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan dadin.
  • Beti erabili beharko da maskara, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere.
  • Ikasgelara sartzeko, eskuen higienea egingo dute pertsona guztiek. Disoluzio hidroalkoholikoekin garbituz eta tenperatura kontrolatuz.
  • Jarduera hasi aurretik eta amaitu ondoren, ikasle bakoitzak erabiliko dituen altzariak garbitu eta desinfektatuko ditu.
  • Jarduerak irauten duen bitartean, lokaleko leihoak irekita egongo dira ahal den denbora guztian, eta beti, gutxienez, bost minutuz ordu bakoitzean.
  • Covidarekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, eztula, eztarriko mina, konjuntibitisa, goragalea, beherakoa, etab.) izan dituen edo agertzen dituen edozein pertsonak jarduera utzi beharko du aldi baterako, eta bere osasun-zentroari jakinarazi.
  • Parte-hartzaile bakoitzak egunero eramango du jarduera egiteko behar den material guztia, eta ezin izango da inoiz partekatu.
  • Ikastaroan izena eman ez duen inor ezin izango da eraikinean sartu ikasleei laguntzeko.
Kod. Ikastaroa* Astegunak Ordutegia Ordu kopurua
1 Dekorazio artea Asteartea eta osteguna 16:50-18:50 88
2 Dekorazio artea Asteartea eta osteguna 19:05-21:05 88
3 Margoketa Asteartea eta osteguna 10:00-12:00 88
4 Margoketa Asteartea eta osteguna 19:00-21:00 88
5 Margoketa Astelehena eta asteazkena 18:50-20:50 88
6 Zur-lanketa Astelehena eta asteazkena 19:00-21:00 88
7 Zur-lanketa Astelehena eta asteazkena 10:00-12:00 88
8 Margoketa (6-9 urte) Astelehena 17:00-18:30 33
9 Margoketa (6-9 urte) Asteartea 17:00-18:30 33
10 Eskulangintza Astelehena eta Asteazkena 10:00-12:00 88
11 Eskulangintza (6-12 urte) Asteazkena 17:00-18:30 33
12 Margoketa (10-17 urte) Osteguna 17:00-18:30 33
13 Margoketa (6-9 urte) Ostirala 17:00-18:30 31,5
14 Margoketa (10-17 urte) Ostirala 18:45-20:15 31,5
15 Idazkera kreatiboa Asteazkena 18:30-20:00 33

* Adina zehaztuta ez dituzten koadranteko ikastaroak helduentzako jarduerak dira, eta horietan parte hartu ahal izateko 16 urte izan beharko dira gutxienez. 

04-Udal tailerrak 2021-22. Informazioa

IZENA-FICHA-1

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.